Jakin beharreko barne arauak

 

Matrikulazioa

     Matrikulatzen den ikasle orok, baja epea pasata (urriren 23a) ikasturte osoa irauteko konpromisoa hartzen du.

 

Puntualtasuna

     Klasera sartzeko zein irteteko ordutegia errespetatzea ezinbestekoa da. Instrumentazioari dagozkion banakako saio pertsonalizatuak 30 minutukoak dira, taldeei dagozkienak berriz, 45 minutuko saioak (orokortuz).

 

Huts egiteak

  •      Klasera joango ez den ikasle orok, irakaslea aurrez jakitun jartzea komenigarria da . Tutore edo gurasoen menpe dauden ikasleen kasuan, asistentzia falta, tutore edo gurasoei jakinaraziko zaie telefono bidez.

Jokaera desegokiak

    Ikasleren baten aldetik jokaera desegokitzat jo daitekeen kasuren bat azaldu ezkero, ikaslearekin hitz egin ondoren, eskola, gurasoekin jarriko litzateke harremanetan (tutore edo gurasoen menpe dauden ikasleei dagokienean). Arazoa konpondu ezean, erabakia irakasleen klaustroak hartuko luke.

 

Klase berreskuperapenak

     Jai egunetako saio eta ikaslearen aldetik galdutako saioak ez dira berreskuratuko, irakaslearen aldetik galdutako saioak ordez berreskuragarriak izango dira.

 

Ekintza egunak

     Ekintza egunetan ez da egongo klaserik.

 

Asistentzia

     Tutore edo gurasoen menpe dauden ikasleen kasuan, klaseetarako asistentzia derrigorrezkoa da, adinez nagusi diren ikasleen kasuan ordez, komenigarria da saio guztietarako asistentzia. Hau honela, aurrez azaldutako mailen araberako garrantzia izango du musika eskolak antolatzen dituen jardueretako parte hartzeari dagokionean ere.

 

Zaindu beharrekoak

    •      Ikastetxeko instrumentazioa ezingo da bertatik atera.
    •      Ikastetxeko materialari (instrumentazio barne) erabilera egokia eman beharko zaio.
    •      Eskolako tresneriari edo orokorrean zerbaiti, zerbait gertatu ezkero, idazkaritzan jakitera eman beharko da.
    •      Mugikorra isiltasunean eduki beharko da klaseetan.